XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Halaxe Europa gehienean, proletarioek burjes baloreak beretuz ez baldin badute itxaroten zen literatura iraultzarik egin, gure herrian behintzat, langileek eta langile semeek zeregin handia izan dute.

Benetako munduaz, nahizko eta jakinaren gaineko urruntasuna.

Jon Mirandek errealitatearekin hartu zuen urruntasuna Gernika aldizkarian idatzitako hirur politika artikulutan agertzen da goizik, bai, duela 33 urte euskal gizarteari lehen kritika egiten ziolarik.

Gorago ikusi dugu nola eta zertako oiarzun on gabez, bide hori utzi zuen eta porrot horrek minduta literatura lanari nola lotuko den.

Benetako euskal gizarteari hurbiltzeko, oztopo harrigarriena hizkuntza zen, batean aberatsegi, besteetan motzegi, batu gabea, zalantzan gipuzkera ala lapurtar klasikua erabili behar zenetz.

Idaztea errealitatea kondatzeko bide zailena da, askoz errezago da zinea, pintura erabiltzea, imprimeriaren lekuneak, bateratasuna ezinezkoa egiten baitugu eta konotazioek irakurtuz asmatzen diren irudiak aldatzenago.

Miranderekin, nahiz edozein idazlerekin hizkuntza da, nonbait, errealitatea adierazteko, lehen oztopo gisa eraikitzen den lañoa; alde batetik hizkuntza soinuz, otsez egina izanki, errealitatean gauzek hots imitagarri, soinu ihakingarri gutxi ematen digute; onomatopeia trakets batzuz kanpo, hotsekin nekez gauza guztiak adieraz genetzazke, edonola aukeratuak eta nolanahi gauzei egokituak direnaz geroz, laño horrek egiazko errealitatea eta senditzen dugun guztia adieraztetik urruntzen eta eragozten gaitu, benetakoa begien bideez baitugu gehienik ezagutzen.

Errealitatea ez da bat, ez orokorra, mintzairak ez baitira ez bat ez orokor eta semantikaren aldetik, munduaren ikuspegia ez baitute alor berdinetan sailkatzen.

Hizkuntza batetik bestera itzultzera saiatu den bakoitzak badaki obra bat ezin dela sekulan zehatzki bihurtzen, beraz itzulpen errealitatea ez dela jatorrizkoaren berdina izango.